Gure taprooma Pirinioko txoko eder batean dugu, Ezka ibaiaren ertzean, Burgiko Arroilaren sarreran. Artisau-garagardo goxoa maite baduzu, Xorta-lekua zuretako irekita izanen dugu. Dastaketak, bisita gidatuak, bertako musika-taldeen kontzertuak eta zenbait jarduera ezberdin antolatzen ditugu. Adi egon gure sare sozialetara: Facebook eta Instagram!
Gainera, udan Burgin bertan aurkituko gaituzu ere, Txiringitoan! Leku zoragarria da, bainatzeko gune natural batean kokatzen baita.
Ordutegia: egunero aurkituko gaituzu. Momentu horretan ez bagaude, telefonoz hots egin iezaguzu eta xuanen gara: 628 373 828 (Jox) edo 695 429 239 (Eneko). Keben gaude.
Etxeetara banaketa: Garagardaua zure etxera eramanen dizugu! Gore xorta-txurgoa Pirinio osoan barna dabil. Nafarroatik ere banaketan egiten ditugu, eta kanpoko lekuren batera eramatea nahi izanez gero, galdeiguzu beldurrik gabe.